XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Santa Jertrudis'en argiketa edo errebelazioetan irakurtzen degu, Salbatzalleak eskeintzen duala bere burua, iñork ulertu edo entenditu eziñ lezaken bezela.

¿Nola azaldu Jaungoikoaren sentimentuak, onelako sakrifizio baten aurrean? ¿Nola pentsature diteke?.

Aitak esaten ditu, dudarik gabe, Semearen bataioan esan zituan itz oek: Auxe da nere atsegin guziak egiten dituan nere Seme guziz maitea.

San Buenabentura'k deitzen die apaizari ta erriari istante auetan, Zeruko Aitari esatera: Begira zaiozu ¡o Aita Betikoa! Zure Seme bakarrari: mundu guzian kabitu eziñ dan Seme onek nai izan du, gure artera jetxi.

Zuk ala nairik, ez gaitzala utzi, debozio guziaz eskatzen dizuguna iritsi arte, gure pekatuen barkazioa, grazia geitutzea, birtutean gu aurreratzea ta betiko bizitzaz gozatzea.

Gañera apaizak esan lezakio erriari: Ona emen ¡o kristauak! zuen Salbatzallea, zuek santu egiten zaituztena, zuen Berterosle edo Erredentorea.